Natasha

Natashak 18 urte ditu. Hirira iritsi berri da unibertsitatean ikastera. Ane eta Elena izeneko bigarren kurtsoko bi nesken pisuan hasi da bizitzen. Herritik urrun eta lagun berriekin, Natashak erronka berriez betetako bizitza berri bat deskubritzen hasiko da: ikasle pisuko bizitza, ikasketak unibertsitatean, musika talde batean jotzeko aukera, taberna batean lana,…
Egun batean ordea, iragana bere bizitza nahastera itzuliko da.
Duela ia bi urte, Natasha, birala egin zen sexu bideo batean azaldu zen. Bideoan, Natashak eta herriko beste bi gazteek drogak eta alkohola kontsumitu eta sexu harremanak izaten amaitzen dute. Bideoa azkar zabaldu zen herrian, Natasha eta bere ama, herriko jendearen txutxumutxu eta komentario humillagarrien jomuga izan ziren.

Aritz Trueba eta Koldo Almandoz donostiarrek sortu dute komikia.
Euskaraz Farmazia Beltza argitaletxeak eta gazteleraz Nuevo Nueve argitaletxeak argitaratua 2022ko ekainean.