Liburuak

Atal honetan oso kuttun ditudan bi proiektu aurkezten ditut: BUYAN eta OREINA.

«BUYAN, Heriotzaren uhartea » Etxeberria anaiekin eta Josu Igoarekin batera garatu dudan komikia da. 2019ko Azaroan argitaratuko da Estatu Batuetan Insight Comics argitaletxearen eskutik.

«OREINA» Koldo Almandozen pelikularen bitakora koadernoa da. Liburuko ilustrazioak egitera gonbidatu ninduen Koldok eta horrelako eskakizunei erantzun bakarra dago; «Bai noski eta plazer handiz gainera! MILA ESKER!!»

«NATASHA»

Natashak 18 urte ditu. Hirira iritsi berri da unibertsitatean ikasteko. Elena eta Ane, bigarren mailako bi ikaslerekin, partekatzen du pisua. Herritik urrun, eta lagun berriekin, erronkaz beteriko bizitza berri bat deskubrituko du Natashak.

Egun batean, iraganak, oraina hankaz gora jartzen duen arte.

Duela urte eta erdi Natasha bideo sexual batean agertu zen. Bideoa biralizatu eta Natasharen bizitzan eragin izugarria izan zuen. Orain, urte eta erdi geroago, Julen azaldu da, bideoan harekin agertzen den mutiletako bat.

Natasha errealitate dramatiko batean inspiratutako istorioa da, baina modu dibertigarri, poetiko eta argitsuan kontatuta